Gaztaina Eguna, Lezaman

Aikor aldizkaria 2007ko abe. 7a, 12:16
Abenduaren 16an, zapatuz, Gaztaina Eguna egingo dute Lezaman. Gaztaina Eguna urtero egiten da Txorierrin, eta aurten Lezamako batzokiari dagokio antolatzea. Arratsaldeko 5etatik 8etara bitartean gaztainak banatuko dira plazara hurbiltzen direnen artean, eta antolatzaileek ardoa edo txakolina ere emango dute. Horrezaz gainera, umeei zuzendutako tailerrak antolatuko dituzte eta konkurtsoren bat ere egongo da. Beste alde batetik, egun horretan erabilitako jostailuak batuko dituzte, Gobernuz Kanpoko Erakunde bati emateko.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).