F-18 hegazkinak baxu-baxu hegan zuen atzo Txorierritik

Aikor aldizkaria 2011ko ira. 9a, 10:36
Aireportua dugu bailaran, eta hori dela-eta, txorierritarrok hegazkinak entzuteko ohitura dugu. Hala ere, zarata normalean baino altuago entzun dugu bart, askoz altuago. Auzokide batzuen arabera, afaltzen ari zirela, hitz egiteari utzi behar izan zioten zarataren ondorioz. Gora begira eta Espainiako armadako F-18 hegazkina ikusi zen zeruan. El Correo egunkariak argitaratutakoaren arabera, hegazkina azkar eta baxu-baxu hurbildu da Loiuko pistara, eta gero itsasorako bidea hartu du. Oraindik ez da jakinarazi zergatik hegazkinak hegan zuen herrietatik hain hurbil. Egunkari bilbotarrak ere ez du hura argitu, baina aukera batzuk zabaldu ditu: agian hegazkina ariketak egiten ibili zen, edota arazoren bat izan zuen. El Correok azaldu du, ordea, hegazkinaren gidaria bere maniobraren berri eman ziela aireportuko dorrekoei.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).