Bertsolari Txapelketara joateko autobusak

Aikor aldizkaria 2008ko aza. 17a, 11:52
Mankomunitateak Bizkaiko Bertsolari Txapelketearen finalera joateko autobusak iminiko dauz Txorierriko euskera alkarteakaz batera. Bertsolari Txapelketearen finala abenduaren 20an egingo dabe BECen. Autobusa doan izango da eta izena emotea udaletxeetan, Mankomunitatean edo euskera alkarteetan egin daiteke azaroaren 17tik abenduaren 15era bitartean. Era berean, finalaren sarrerak jarriko dabez salgai euskera alkerteetan. Horreek azaroaren 17tik abenduaren 3ra arte eska daitekez. Lekue, Getxoko finalaurrean Txapelketaren finala gero eta gertuago dogu eta hilaren 23an hasiera emongo deutsee finalaurreei. Horietako bat abenduaren 7an egingo dabe Getxoko Santa Eugenia plazan eta Etxahun Lekuek hartuko dau parte bertan. Larrabetzukoagaz batera Xabi Paya, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Eñaut Intxaurraga eta Gorka Ostolaza bertsolariak arituko dira bapatean. Saioa arratsaldeko 7,30ean hasiko da.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).