Txorierri Sarean, enpresen arteko harremana sendotzeko ekimena

Aikor aldizkaria 2009ko uzt. 3a, 12:57
Behargintza Txorierrik “Txorierri Sarean” egitasmoa jarri du martxan. Ekimenak bertoko enpresen, langileen eta ekintzaileen arteko harremana sendotzea du helburu eta horrela, eskualde aktiboagoa, lotuagoa eta lehiakorragoa lortu. Behargintza hainbat ekintza antolatzen dabiltza proiektuaren haritik. Ekainean World Café-a egin zuten Larragoiti Zamudioko Jauregian, zeinetan enpresen lehiakortasuna hobetzeko proposamenak jaso baitzituzten. Uztailaren 14an “Salmenta Bizkortze” jardunaldia egingo dute, Txorierriko enpresen arteko lankidetza eta negozioak sustatzeko. Horrezaz gainera, alde ludikoa duten beste ekintza batzuk ere antolatu dira: areto-futbol txapelketa eta padel txapelketa, esate baterako. Ekintzetan bailaran dauden enpresetako edozein langilek har dezake parte. Interesatuek txorierrisarean.blogspot.com helbidean dagoen inskripzioa bete beharko dute. Helbide horretan informazio eguneratua ere topatuko dute “Txorierri Sarean” proiektuari buruz.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).