Arrisku potentzial handia dago, Asua ibaiak gainezka egiteko

Aikor aldizkaria 2011ko uzt. 21a, 11:08
Uraren Euskal Agentziak eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak txosten bat argitaratu dute, eta han Bizkaiko ibaiek gainezka egiteko duten arriskua ikertu dute. Txostenaren arabera, 35 puntu beltz daude gure lurraldean eta horietako bat Asua ibaia da. Azken urteotan, ibaiak gainezka egin duenean, arazoak sortu dira Txorierrin, batez ere Erandion eta Sondikan. Txorierritarrok ondo baino hobeto ezagutzen ditugu ondorioak. Nolanahi ere, aipatutako erakundeek baieztatu dute guk bagenekiena: gurean “arrisku potentzial handia” dagoela uholdeak egoteko. Azaldu dutenez, gure orografiaren ezaugarriek eta eguraldiak areagotzen dute uholdeak izateko arriskua. Erakundeek esan dute uholdeak saihestea ezinezkoa dela; hala ere, ahalegina egingo dute arriskua ahalik eta txikiena izan dadin.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).