Gorabeherak Bizkaibusen, Itzuliaren eraginez

Aikor aldizkaria 2011ko ira. 8a, 13:20
Espainiako Itzuliaren ondorioz, aldaketak egongo dira Bizkaibusen lineetan barikuan eta zapatuan. Txorierriko zerbitzuari dagokionez, aldaketa hauek egongo dira: Irailaren 9an, barikuan Bilbotik Larrabetzura, Laukizera eta Teknologi Parkera doazen lineen (A3224 eta A3250) terminala Euskadi Plazara (Ramon Rubial kalearen eta Deustuko zubiaren artean) aldatuko da, 13:00etatik zerbitzua amaitu arte. Artxandako linean aldatu egingo da ibilbidea, 13:00etatik aurrera. Terminala Euskadi Plazan egongo da eta Artxandara igotzeko zein Artxandatik jaisteko bidea Enekuritik egingo da; beraz, ez da egingo Artxandatik Bilbora joateko Begoñatik doan ibilbidea. Irailaren 10ean, zapatuan 12:00etatik 13:00etara, gutxi gorabehera, Bilbotik Larrabetzura, Laukizera eta Teknologi Parkera doazen lineen (A3224 eta A3250) terminala Euskadi Plazara (Ramon Rubial kalearen eta Deustuko zubiaren artean) aldatuko da. 12:00etatik 13:00etara, Artxandako linean aldatu egingo da ibilbidea. Terminala Euskadi Plazan egongo da eta Artxandara igotzeko zein Artxandatik jaisteko bidea Enekuritik egingo da; beraz, ez da egingo Artxandatik Bilbora joateko Begoñatik doan ibilbidea.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).