Adiós cultural aldizkariak hilerriei buruzko on lineko lehiaketa bat egin du lehenengo aldiz. Derioko hilerria aldizkariak aukeratu dituen Estatuko 10 kanposanturik onenen artean dago kategoria bitan: eskulturarik onena eta arkitektura-monumenturik onena. Lehenengo kategoriari dagokionez, Maiz familiako panteoia aurkeztu da lehiaketara; eta bigarrenari dagokionez, Zabalguneko Zirkoan hil zirenen oroimenezko mausoleoa. Botoa irailaren 30era arte eman daiteke www.revistaadios.com webgunean.
Bestalde, eta Bestorrenek orain dela urte batzuk idatzi zuen artikulu batean azaldu zuen moduan, gogora ekarri behar da Vista Alegre hilerriari Derioko kanposantua esaten zaion arren, Bilboko hilerria dela. “Bilbok kanposantu berri eta handi bat eraikitzea erabaki zuen XIX. mendearen azken aldera, Begoñakoa txiki gelditu zitzaiolako. Txorierrin lurrak erosi, eta Vista Alegre egin zuen. (...) Kanposantua 1901ean inauguratu zuten. Orduan, inguru hartan zerbitzu berriak sortu beharra etorri zen. Garrantzitsuena: marmola landuko zuten enpresak. (...) Esaterako, 80ko hamarraldian marmolgintza arloko 16 enpresa izan ziren”.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).