Lezamako Bide Zaharra berreskuratzen

Aikor aldizkaria 2015ko mar. 24a, 14:14
Azken urteotan Txorierriko elkarte batzuk gogor dabiltza lanean Lezamako Bide Zaharra berreskuratzeko. Ildo honi jarraituz, Bizi Txorierri, Zorribike eta Txirrin txirrin elkarteek eta Gailur mendi taldeak mendi martxa egingo dute martxoaren 29an. Ekitaldia 9:00etan hasiko da Olako tren geltokian. Olatik Artxandako tunelera abiatuko dira mendizaleak, eta han kaskoa eta esku-argia eramatea komenigarria izango da. Antolatzaileek hamaiketakoa eskainiko dute 11:00etan, eta ondoren, martxa Bilbora joango da, Korrika 19ko amaierako jaian parte hartzera. Beste alde batetik, gaur, martxoaren 24an, hitzaldia antolatu dute Uribarri auzoko Kultur Etxean, Bilbon, 18:30ean. Bertan, Lezamako Bide Zaharraren historia, txoko ederrak eta proiektuak aztertuko dituzte, besteak beste.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).