Organo kontzertua eskainiko da zapatuan Loiun

Aikor aldizkaria 2015ko aza. 24a, 09:21
Diego de Amezua elkarteak Organo Jaialdia antolatu du hamargarren aldiz, eta kontzertuak eskainiko dituzte Bizkaiko zenbait herritan. Txorierrira ere etorriko dira, Loiura hain zuzen ere. Jose Luis Echechipíak kontzertua eskainiko du azaroaren 28an, zapatuan, 12:30ean, San Pedro elizan. Besteak beste, Scheidemann, Sebastian Bach eta Miguel Echevesteren piezak joko ditu.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).