mar 27, 09:17 Txorierri
Berbagazte programaren baitan, Surf ikastaroa antolatzeko asmoa dago. Ikastaroa Bakion egingo da eta bertan parte hartzeko baldintzak hurrengo hauek dira: euskaraz hitz egitea, 16 urtetik 30 urtera bitarteko gaztea izatea, Txorierrikoa izatea eta 10 euroko fidantza ordaintzea; ikastarora joanez gero, fidantza itzuliko da.
mar 25 Txorierri
23. KORRIKA atzo ailegatu zen Baionara, milaka euskaldun zain zituela, elkarrekin euskararen aldeko lasterketaren jai-amaiera ospatzeko. AEK-k aurtengo KORRIKAren balorazioa kaleratu du gaur bertan, eta adierazi du “inoizko KORRIKArik erraldoi eta anbiziotsuena” lortu dela, “herria harro egoteko modukoa”. Hala ere, harro egon arren, 23.konforme ez daudela esan dute, oraindik gauzatzeko asmoak daude eta.