Etxebizitza hizpide izango dute Sondika

a: Sondikako Udala api 22 Sondika

Sondikako Udalak “World kafea” antolatu du zapaturako, apirilak 27, eta bertan etxebizitza Sondikan zein egoeratan dagoen aztertuko dute. Era berean, haren etorkizuna izango dute hizpide. Ekintza 11:00etatik 13:30era egingo da, eta helburua da “bizilagunekin proposamenak partekatzea eta Sondikan garatuko diren hurrengo proiektuak ezagutzera ematea”.

Sorosle lanpostua betetzeko deialdia zabaldu du Derioko Udalak

Aikor aldizkaria api 16 Derio

Derioko Udalak jakinarazi duenez, 2024ko Tokiko Enplegua Sustatzeko Plana onartu dute, eta horren baitan kontratatuko da, besteak beste, uretako sorosle bat. Deialdiaren oinarriak udalaren webgunean www.derio.eus eta EGAZ Txorierriren webgunean www.egaz.eus kontsultatu daitezke. Eskabideak apirilaren 26ra arte aurkeztu daitezke udaletxean edo Gertuan bulegoan. Informazio gehiagorako, udaletxera jo daiteke: 944 541 019.