Lagatzu Eguna antolatzen hasteko batzarrera deitu du Zamudioko euskara elkarteak

Aikor aldizkaria api 18, 11:54 Zamudio

Ohikoa denez, ekainaren azken zapatuan Lagatzu Eguna – Euskal Jaia egingo du Zamudioko euskara elkarteak, eta zamudioztarrei batzarrera deitu diete zapaturako, apirilak 20. Batzarraren helburua da ospakizunari lotutako ekintzak antolatzen hastea. Batzarra goizeko 12etan izango da elkartearen lokalean. Lagatzu Eguna – Euskal Jaia da Zamudioko urteko hitzordurik garrantzitsuenetako bat eta bertan herriko elkarte guztietako ordezkariek hartu ohi dute parte.

Esku-hartze sozialeko langileak greban

Aikor aldizkaria api 17, 10:19

LAB eta ESK sindikatuek grebara deitu diete Bizkaiko esku-hartze sozialeko langileei gaurko, apirilak 17. Gainera, aurreko egun bietan baraualdia ere egin dute Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean; baraualdia gaur amaituko dute. ELA sindikatuak ere greba egiteko deia egin die langileei gaurko eta maiatzaren 8rako. Grebak eragina izan dezake, besteak beste, udaletako kultura-zerbitzuetan eta -tailerretan.

Ostirala 19 eguraldia Min: 4ºC
Max: 21ºC
Larunbata 20 eguraldia Min: 7ºC
Max: 18ºC
Igandea 21 eguraldia Min: 8ºC
Max: 16ºC

AEMET-ek emandako informazioa