Ekintzak, Liburuaren Eguna dela eta

Aikor aldizkaria api 23, 12:05 Larrabetzu   Zamudio

Gaur, apirilak 23, Liburuaren Eguna da eta dataren inguruan hainbat ekintza antolatu dira herrietan. Adibidez, Eñaut Aiartzaguenak gidatutako komiki-tailerra izango da Larrabetzuko eskolan, eta 18:30etik 20:00etara liburutegia aterako da plazara: liburu bat maileguan hartuz gero, beste bat emango da opari. Hurrengo egunetarako ekintzak ere prestatu dituzte.

Haurreskoletan izena ematea maiatzaren 10era arte zabalik

a: Haurreskolak api 23, 11:57

Atzo, apirilak 22, haurreskoletan izena emateko epea ireki zen eta hori maiatzaren 10era arte egongo da zabalik. 2023n eta 2024an jaiotako umeen gurasoek edo legezko tutoreek Haurreskolak Partzuergoko zentroetan eskatu dezakete plaza, online zein aurrez aurre. Behin-behineko zerrendak ekainaren 10ean argitaratuko dira. Informazio gehiago, hemen http://www.haurreskolak.eus/.

Asteartea 23 eguraldia Min: 6ºC
Max: 13ºC
Asteazkena 24 eguraldia Min: 7ºC
Max: 15ºC
Osteguna 25 eguraldia Min: 7ºC
Max: 16ºC

AEMET-ek emandako informazioa