Derioztarrak mundura!

Aikor aldizkaria 2008ko eka. 23a, 10:46

Testua: Ixone Zubieta, Tximintx euskara elkartearen kidea

Nori ez litzaioke gustatuko munduko bazter guztiak ezagutzea, bertan dauden paisaia bitxiak ikustea eta, zelan ez, munduan dauden kultura eta ohitura hain ezberdinetan murgiltzea. Baina, lastima, gehienok ez daukagu ez astirik, ez dirurik hori egiteko. Uda heltzear dagoela, ohikoa izaten da galdera hau: “Zu, nora zoaz oporretan?” Eta erantzuna zenbat eta herrialde exotikoagoa izan, hainbat hobea dela ematen du. Baina, ze demontre, aukera izan ezkero… Ekainaren hasieran, astebetean zehar, munduko kontinente ezberdinetan bidaiatzen ibili diren herritarren istorioak entzuteko aukera paregabea izan genuen Derion. Bakoitzak herrialde hori aukeratzeko arrazoiak, bidaiatzeko modua, bertakoekin izandako harremanak eta aurkitutako trabak kontatu zizkigun, baita ikusitako paisaien hainbat argazki erakutsi ere. Gu ere haiekin ibili gara astebetez, arratsalde bakoitzean mundu zahar honetako kontinente batetik, eta guzti hori Deriotik mugitu gabe. Eskerrik asko gurekin esperientzia hori konpartitu nahi izan duzuen guztiei, nik, behintzat, asko disfrutatu dut eta! Ondo pasa oporretan, zoazen lekura zoazela, eta ea datorren urtean Derioko puntu ezberdinetan zure bidaiaren zati txiki bat konpartitzeko aukera daukagun.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).