api 26, 09:06 Txorierri
Maiatzaren 3tik 26ra bitartean, “KAISHOP!: Euskara + 0 km = kalitatea” kanpaina izango da Txorierrin, bertoko merkataritza eta ostalaritza eta euskara batuz. Kanpaina Txorierriko Mankomunitateak sustatu du Alkarbideren elkarlanean, eta helburu bikoitza du: alde batetik, tokiko merkataritzak eta ostalaritzak ematen duen tratu pertsonala eta gertukoa azpimarratzea; eta bestetik, euskarak tokiko merkataritzan eta ostalaritzan duen garrantzia nabarmentzea. Kanpina Gernika-Lumon eta Getxon ere ipiniko da martxan.
api 23 Larrabetzu Zamudio
Gaur, apirilak 23, Liburuaren Eguna da eta dataren inguruan hainbat ekintza antolatu dira herrietan. Adibidez, Eñaut Aiartzaguenak gidatutako komiki-tailerra izango da Larrabetzuko eskolan, eta 18:30etik 20:00etara liburutegia aterako da plazara: liburu bat maileguan hartuz gero, beste bat emango da opari. Hurrengo egunetarako ekintzak ere prestatu dituzte.