api 26, 09:06 Txorierri
Maiatzaren 3tik 26ra bitartean, “KAISHOP!: Euskara + 0 km = kalitatea” kanpaina izango da Txorierrin, bertoko merkataritza eta ostalaritza eta euskara batuz. Kanpaina Txorierriko Mankomunitateak sustatu du Alkarbideren elkarlanean, eta helburu bikoitza du: alde batetik, tokiko merkataritzak eta ostalaritzak ematen duen tratu pertsonala eta gertukoa azpimarratzea; eta bestetik, euskarak tokiko merkataritzan eta ostalaritzan duen garrantzia nabarmentzea. Kanpina Gernika-Lumon eta Getxon ere ipiniko da martxan.
api 16 Erandiogoikoa
Mikel Zarate (Berbots) eta Ainhoa Luz (Topagunea)
Mintza Eguna mundu osoko mintzalagunen jaia da, baita oraindik mintzalagun ez diren horiena ere. Urtero leku ezberdin batean ospatzen da eta aurten, Erandion izango da apirilaren 28an, bertako Kanpomartxo jaiarekin uztartuz. Berbots Erandion Euskaraz eta Euskaltzaleen Topaguneak, elkarlanean sortu dute egoera eta gustu guztietara egokitu daitekeen egitaraua eta horren berri eman digute Berbotseko Mikel Zarate eta Topaguneko Ainhoa Luzek.