Santzoka elkarteak badu bere bloga

Aikor aldizkaria 2007ko urt. 17a, 11:51

Truke azoka. Argazkia: Aner Mentxaka

Derioko Santzoka gazte elkarteak bloga abian jarri berri du www.blogari.net/santzoka helbidean. Horrezaz gainera, txalaparta ikastaro bat prestatzen dabiltza, eta bertan parte hartu nahi dutenek eurekin jar daiteke harremanetan, santzoka@gmail.com korreoko helbidera mezu bat bidalita. Beste alde batetik, elkarteak truke azoka antolatu zuen abenduaren 29an, Derioko gaztelekuan. Azokan 20 bat lagunek parte hartu zuten, eta trukatzeko eraman zituzten gauzen artean hurrengo hauek aipa daitezke: arropa, diskoak, liburuak, aldizkariak eta bideojokoak. Gauzek ez zuten preziorik eduki; gazteek elkarri trukatu zizkioten beharrizanen arabera. Hainbat kurioso ere hurbildu ziren azokaraino.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).