“San Isidro” XVIII. Nazioarteko Xake Txapelketa

Aikor aldizkaria 2016ko mai. 30a, 09:44
Derioko Xake Taldea antolatu du ekainaren 4rako eta Kultur Birikan izango da 9:30etik 14:00etara. Joko sistema suitzarra erabiliko da, zazpi errondatara, eta 27 sari emango dira; 1.895 euro orotara. Txapeldunak 400 euro eta txapela jasoko ditu saritzat; bigarrenak, 250 euro; eta hirugarrenak, 200 euro. Izena emateak 10 euro balio du, baina Elo fide > 2300 kategoriaren barruan daudenentzat doan izango da. Dirua 2095/0126/20/9101074776 (KUTXABANK) kontu korrontean sartu behar da. Izena ematea http://derioxaketaldea.wordpress.com webgunean egin daiteke, edo derioxaketaldea@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidalita. WhatsApp-a ere bidali daiteke 688 688 183 telefono zenbakira. Mezuan izen-abizenak, jatorria, kluba, adina eta elo (fide-feda-fva) adierazi behar dira.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).