Eguía eta Macarrilla, Latinos Espainiako Txapelketaren absolutu kategoriaren finalaurrekoetara ailegatu den Euskadiko lehen bikotea

Aikor aldizkaria 2022ko eka. 30a, 13:37

Joan den asteburuan,  Latinos Espainiako Txapelketa izan zen Naronen, Coruñan. Mikel Eguía eta Sara Macarilla dantzari derioztarrek bertan hartu zuten parte, eta lan bikaina ere egin, finalaurrekoetara ailegatu ziren eta. “Oso pozik gaude, oso lorpen handia izan delako. Sara eta biok absolutu kategorian lehiatu ginen eta esan beharra dago oso kategoria zaila dela. Ez genuen finalaurrekoetara heltzea espero eta sorpresa handia izan zen… Are gehiago, kategoria horretako finalaurrekoetara ailegatu den Euskadiko lehenengo bikotea gara.”, azaldu digu Eguíak.

Txapelketan 25 bikote ibili ziren, eta derioztarrek bederatzigarren postua lortu zuten; iaz baino 13 postu gehiago. Dantza hauek egin zituzten: sanba, txa-txa-txa, boleroa, pasodoblea eta jive (rock and roll). “Modurik onena izan da denboraldia amaitzeko. Izan ere, sakrifizio handiak egin behar izan ditugu, oso berandura arte entrenatzen ibili gara, 11 txapelketatan hartu dugu parte … Finalaurrekoetara ailegatzea sari handi-handia izan da”.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).