“Ohore handia da niretzako Derioko EH Bilduko hautagaia izatea. Deriokoa naiz eta beti ibili naiz nire herriaren alde egiten, gaztetatik. Eta orain beste pauso bat egin nahi dut. Uste dut Derio aldatu behar dugula, Derio hobea egin ahal dugula: denon artean, parte hartzen eta gauzak beste modu batera egiten. Erronka handiak ditugu hurrengo urteetan eta horiei aurre egiteko lan egitea beharrezkoa da. Nik lana, konpromisoa eta indarra eskainiko ditut Derio hobe baten alde”, esan du.