Euskal komikiari buruzko erakusketa Derion

a: Derioko Udala 2024ko mar. 22a, 13:09
a: Derioko Udala

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Komikia erakusketa martxoaren 23tik apirilaren 23ra arte izango da Derioko Kultur Birikan. Bertan euskal komikiaren azken urteetako historiari buruzko ibilbidea proposatzen da, eta, gainera, bisita gidatuak egingo dira martxoaren 23an eta apirilaren 13an, 10:30ean, adin guztietako herritarrentzat. Era berean, egun horietan komiki-tailerrak egingo dira 10:30ean eta 12:00etan: martxoaren 23an, sei urtetik 12 urtera bitarteko umeentzat; eta apirilaren 13an, 12 urtetik 17 urtera bitarteko gazteentzat. Izena emateko, kultura@derio.eus helbide elektronikora idatzi behar da.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).