Iribarrek sinatutako botak zozkatuko dira Derion

Aikor aldizkaria 2024ko mar. 27a, 09:56

Prentsa-ohar baten bidez zabaldu dutenez, Deriok zenbait ekintza antolatu ditu Koparen finala festa-giroan ospatzeko. Alde batetik, pantaila erraldoia ipiniko da finala ikusteko; eta beste aldetik, leihoak eta balkoiak apaintzeko lehiaketa ipini da martxan. Argazkiak gizarte-sareetan #JantziDerio traola erabilita zabaltzen dituztenen artean bi sari zozketatuko dira: Txopo Iribarrek sinatutako futboleko bota-pare bat eta Athleticeko kamiseta ofiziala, irabazlearen jokalaririk kutunenaren izena duena.

Lehiaketak Derio zurigorriz tindatzea du helburu, eta argazkiak apirilaren 5a baino lehen igo behar dira Facebookera, Instagramera edo X-ra. Bestalde, apirilaren 6an, pantaila erraldoia ipiniko da Sollube kalean, Athleticek Mallorcaren aurka jokatuko duen Koparen finala ikusteko; eguraldi txarra izanez gero, pantaila frontoiaren ondoko pista estalian ipiniko da. Gainera, partida baino lehenago, 20:00etatik aurrera hain zuzen, musika egongo da eta hainbat bideo historiko ikusgai ipiniko dira, partidaren atarikoa girotzeko.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).