Ibilbide didaktikoa sortuko da Akarlandan, Bizkaiko baso-ondarea ezagutarazteko

Aikor aldizkaria 2021ko mai. 11a, 13:02

Bizkaia Egiten estrategiaren baitan, Bizkaiko Foru Aldundiak ibilbide didaktiko bat sortuko du Akarlandan (Erandio), Bizkaiko baso-ondarea zaintzeko eta herritarrei ezagutzera emateko. Ibilbide horretan 12 zuhaizti landatuko dira, bertoko landaredia izango dutenak, hala nola pagadiak, hariztiak eta artadi kantauriarra.   

Foru Aldundiak azaldu duenez, Akarlanda Martintxuneko mintegitik gertu dago eta horregatik erabaki da bertan ibilbidea atontzeko: azken urteotan landare-materiala bildu da mintegi horretan, 106 espezie autoktonotako landareak landatzeko asmoz. Horrela, da, ibilbidea modu zirkularrean diseinatu da, Martitxunen hasi eta amaitu dadin. Hortaz, bisitaldia bukatzeko, baso-espezie batzuk nola landatzen diren azalduko da eta tailerrak ere izango dira.

Ibilbideak 1.560 metro izango ditu eta hartan Bizkaiko zuhaitz-espezie nagusiek eta euren ondoan hazten diren beste batzuek osatzen dituzten hainbat landaredi-mota ikusi ahalko dira; modu horretan, Bizkaiko landaredi-sistemak birsortuko dira: esaterako, pagadi-, harizti- eta artadi-motak, haltzadi kantauriarrak eta sahastiak. Era berean, bai euren fruituengatik, bai zur-ekoizpenagatik Bizkaian asko landatzen diren espeziak ere izango dira ibilbidean.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).