Bertsoak barra-barra, Larrabetzun

Miren Amuriza barikuan Bertso zaparrada ekitaldian parte hartu zuten bertsolarietariko bat izan zen. 

Ekitaldia Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean izan zen eta batu zen diru guztia EHZ festibalera zuzenduko da. Festibala bertan behera gelditu zen eguraldi txarraren ondorioz, eta Elkartasun erauntsia lelopean hainbat jaialdi txiki sortzen dabiltza, antolatzaileei babesa emateko eta egoerari aurre egiten laguntzeko. Larrabetzukoan, besteak beste, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Onintza Enbeitia, Igor Elortza eta Jon Maia ibili ziren Amurizarekin batera. Bideoa Belen Ganarena da.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).