Martiaren 12ko Herrikada: Aritz Albaizarrek eg

Erabiltzailearen aurpegia Guresku 2017ko mar. 17a, 12:44
Martiaren 12ko Herrikada: Aritz Albaizarrek egindako bideoa eta Igor Elorduik egun horreterako idatzita eta irakurritako testuaren zati bat: Harrikadatik badauko, bai; baina gehiago dauko herrikadatik. Dabilen harriari goroldiorik ez, dino esaerak. Harri eta Herri, Harrizko Herri Hau, Euskal Harria... Ez sinistu guri, gura ez badozue, baina sinistu Arestiri: Harria da Herria. Dabilen harriari goroldiorik ez, eta ez dino guzurrik, ez horixe, esaerak! Halan da ze, mobidu dagigun dagoen lekutik harria. Denbora lar emon dau leku batean geldi, inguru berari begire, lasai, eroso... betikoak entzuten, betikoak ikusten... betikoan geldi. Dabilen harriari goroldiorik ez, eta, beraz, eroan dagigun gure harri hau harago, bada garaia eta. Izan gaitezan ausartak, itxi daiguzan atzekoak atzean, ezkerrekoak ezkerrean eta eskumakoak eskuman, eta eroan dagigun aurrera, leku barrietara, lehenago ezagutu ez dauzan lekuetara, leku argitsuagotara. Kenduko deutsagu goroldioa, ba, eta eroango dogu. Askotan urrin dagoela pentsetan dogun hori pentsau baino hurrago dago eta. Eta harria nola, hurrengo domekan egingo dogu eroan gure herria landa, kale eta plaza barrietara. Landa, kale eta plaza argitsuagotara, libreagotara, demokratikoagotara.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).