Austria Est Imperare Orbi Universo

A, E, I, O, U

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Goikoetxea 2019ko abe. 20a, 14:03

Arlo batzuetan errealitate birtualak gainezka egin digu, eta lehen paperean irakurtzen genuena orain mugikorrean aurkitzen dugu. Baina,  zoritxarrez, Twi­tterrekin, Facebookekin edo Instagramekin azaleko surfa praktikatzen da, sakona ukitu barik. Bestela, zelan ulertu gai batzuetan ez aurreratzea?

Familia euskalduneko haurrek ere Zamúdio esaten dute edo Dério. Euren amama-aititek Zamudixo eta Derixo esaten zuten. Eskolako liburuan, ostera, silabaka banatuez gero, hola da: ZA-MU-DI-O eta DE-RI-O. Zergatik? Hara: Euskaraz bost fonema bokaliko ditugu: / a,e,i,o,u /. Zubereraz bada seigarren bokal bat ere ü idazten dena ortografikoki. Badakigu fonema bokaliko eta kontsonantikoen konbinaketaz silabak sortzen direna.

Artikuluko izenburua A,E,I,O,U denez, esan dezagun zer diren diptongoak eta hiatusak. Beheranzko diptongoak: ai, ei, oi, au, eu dira. Esate baterako: bai, sei, goi, hau, euskal. Hau da, hots ireki batetik -a, e. o- hots itxi batera -i, u- igarotzen gara. Silaba bat osatzen dute. Beraz: LOI-U silaba bikoa da.

Goranzko diptongoak dira: ia, ie, io, ua, ue; hau da, hots itxi batetik -i, u- ireki batera -a, e, o- pasatzerakoan gertatzen direnak. Goranzko diptongoa denean, hiatusa egitea komeni da, diptongoak apurtzea. Beraz:

ZA-MU-DI-O (4 silaba) esan behar da; ZA-MU-DIO (3) esaten baduzu IO -goranzko diptongoa apurtu barik, erdal usaineko berbeta darabilzu. DE-RIO esaten baduzu, goranzko diptongoko IO baturik, erdal usaineko hizkera darabilzu, ze, DE-RI-O (3) esan behar da, goranzko diptongoa apurtu eta hiatusa eginik.

Halandaze, amama-aititek Zamudixo edo Derixo zergatik esaten zuten erraz ulertzen da, hots, goranzko diptongoa egin barik, bokal biren artean soinu kontsonantikoa sartuz.

A, E, I, O, U, azalekotik sakonera jotzen badugu, geure inguruko euskal jakituria ikasiko dugu, baita mundukoa ere, adibidez, historian ospetsua den A, E, I, O, U:  A-  Austria E- est I- imperare O- orbi U- universo: Austria da mundu osoa gobernatzea, hauxe zen-eta Federiko III.aren goiburua.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).