Ikusezin izan direnak ikusgai bilakatzen

Erabiltzailearen aurpegia Maitane Apodaka, Lehen Hezkuntzan graduduna 2019ko ira. 4a, 09:25

Patricia Bath, Kathrine Switzer, Hedy Lamarr, Hipatia, Billie Jean King, Ann Makosinski. Ziur asko, aipaturiko izen guztiak ezezagunak egingo zaizkizu, eta baliteke horiek emakumeen izenak direla konturatu izana. Halaxe da, denak dira emakumeak, baina Historiatik ezabatuak, beste hainbat bezala. Kataratak operatzeko laserraren asmatzailea, 1967an Boston-eko maratoia dortsalarekin amaitu zuena, gaur eguneko wifi-aren hastapenak asmatu zituena…

 Aipatutako emakumeak ekarpen handiak egin dituzte kirol arloan, matematikan, fisikan… Baina, zer dela eta ez ditugu ezagutzen? Zoritxarrez, oraindik ere gizarte androzentristan bizi garelako, emakumearen ekarpenak alde batera utzi eta gizonek egindakoa aintzat hartzen duena. Eta jasotzen dugun hezkuntzak badu zeresanik. Zergatik berdintasuna bultzatzea helburu duen eskola batek ez ditu emakume horien ekarpenak irakasten? Ekarpen handiak egin dituzten emakumeak izan dira, badira, eta izango dira. Bada garaia hezkuntzak ere kontuan har ditzan, neskek emakumezko erreferenteak izan ditzaten eta emakumeek gizartean merezi duten aitorpena jaso dezaten.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).