Haragiz eta ziazerbaz beteriko hostorea

Erabiltzailearen aurpegia t: Maite Lekerika / a: Shvets production (Pexels) 2022ko eka. 29a, 11:22

Osagaiak (lau lagunentzat): hostore-xafla bat, kipula erdia (txikitua), 300 g ziazerba (garbituta eta txikituta), 300 g txahalki (txikituta), 75 g gazta birrindua, gorringo bat, oliba olioa, gatza.

Prestatzeko era:

Kipula olio-zurrusta batean erregosiko dugu. Ziazerbak gehitu, eta erregosiko ditugu. Ondoren, haragia botako dugu, eta apur bat egin. Gazta birrindua gehituko diogu nahasteari. Bestalde, hostorea irin apur baten gainean zabalduko dugu. Hostorearen gainetik egindako nahastea zabalduko dugu, eta biribilkia eginez hostorea bildu. Gorringoa eta olio apur bat nahastu, eta biribilkia nahasketa hori erabilita “pintatutako” dugu. Labe beroan, 180 gradutan, sartuko dugu eta bertan 25 minutu inguru izango dugu. Biribilkia lautan zatituko dugu, eta zerbitzatu. Entsaladak edo piper gorriek lagunduta atera ahal dugu mahaira.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).