Hitzekizu!

Erabiltzailearen aurpegia t: Oihana Astobieta, irakaslea 2022ko mar. 29a, 08:44

Eta 22.a be badatorku Txorierrira, hutsik egin barik. Gogotsu gagoz, irrikan! Nahiz eta batzuentzat ospakizun hutsa izan (nahi bai!), aldarrikapen koloretsu etenbakoa da gure Korrika eta auzolan handia deukona atzean.

Guzurra emon arren,  gure eskualdean bertan oraindino be hainbat traba izaten doguz antolaketan: batzargelak lortzeko, kilometro batzuk saltzeko… Baina ez dira 42 urte luze alperrik pasa. Oztopoei aurre egiten ikasi dogunez, inoren zain egon barik, geuk ekiten deutsogu. Eta horixe da egin behar doguna, ekin!

Euskara larrialdi linguistikoan dago, ez dagigun ahaiztu! Egoera aldatu gura badogu, danon esku dago. Izan be, euskaldunok komunitate aktiboa osatu behar dogu, hitzetatik ekintzetara pasaz, aurtengo leloak dinoan legez: HitzEkin! Euskararen alde zagoz, bada, egizu! Ekin eta ekin zure ingurukoakaz, bata-besteari eraginez; holan lortuko dogu-eta gure hizkuntza sendotzea. Horretarako, erreferente euskaldunak behar doguz eta euskaldunak erreferente bihurtu.

Hartu egizu, bada, konpromezua eta izan zaitez zu zeu zure inguruko erreferente euskaldun! Euskalduna bazara, egizu euskaraz! Hitzekizu!

 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).