Feminismoa zantzoka

Erabiltzailearen aurpegia t: Oihana Astobieta, irakaslea 2023ko mar. 27a, 13:38

Zantzoz (oihuz, irrintziz) bete gendun martxoaren 8a. Zantzoak amorrutik bota genduzan, tortolaraino gagozala oihukatzeko, tortolaraino jendarte heteropatriarkal honetan “normaltzat” hartzen diran egoerakaz eta erabakiakaz.

Noz demontre jarriko dabe guztion zaintza erdigunean? Diruak agintzen dauan gizartean, zaintza azken lerroan dagoalakoan nago; galdetu ezpabere SADeko emakume borrokalariei: 8 urte etxez etxeko laguntzan beharrean, eta euren lan-baldintzak okerrera baino ez doaz.

Baina nork hartzen ditu erabakiak? Nortzuk daude aginte-postuetan? Emakundek jakinarazo deuskunez, gerentzia-postuetan emakumeak % 6 baino ez dira, eta kargu publikoetan (zinegotzi, alkate, diputatu…) % 34 inguru. Horietatik zenbat ete dira feminista? Eta gainontzekoen artean?

Halandaze, botatako zantzoakaz aldaketa gogoa aldarrikatu gendun: emakumeon ahalduntzea, ahizpatasuna, zaintza erdigunean jartzea eta behar dan moduan partekatzea, konplizitatea, enpatia, indarkeria matxistarik eza... Duda barik, feminismoa da alternatiba!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).