Herria, txakurrak, jabeak, bizilagunak eta elkarbizitza

Erabiltzailearen aurpegia Sara Gandara 2017ko ots. 23a, 13:39
Sara Gandara, kazetaria

Azkenaldian, nabarmen egin du gora txakurrak ditugunon kopuruak. Ohikoa bilakatu da herritik gure maskotekin ibiltzea. Txakurrak ditugunak eta ez ditugunak, nahastuta. Jakina, denek ez dute berdin atsegin lau hanketako lagun horiek. Eta ulergarria da, baina nola edo hala moldatu egiten gara.

Txakurra daukazunetik, betebeharrak ere zure gain hartzen dituzu. Asko dira eginkizun horiek, baina bat azpimarratuko dut. Izan ere, herritar guztion arteko elkarbizitza atsegina izan dadin, txakur-kaka jaso BEHAR duzu. Jabe batzuek, ordea, ez dute hori egiten eta horrek odola irakiten dit, gutxi batzuen erruz, denok ordaintzen dugulako. Eta hori ez dut ulertzen, ez horixe! Ezin dut ulertu nola pertsona batek hainbesteko arduragabekeriarekin jokatu dezakeen.

Lotsa ematen dit herritik ibiltzea eta berdegune batzuetan kakak ikustea. Inoiz, nire txakurrak egindakoa eta aurretik hor daudenak jaso izan ditut. Baina hori ez da irtenbidea. Zein da, bederen? Isunak jartzea? Agian bai, poltsikoa ukitzen digutenean min egiten digutelako, ezta? Tristea, baina horrela da. Irtenbide horrekin ados egongo nintzateke, arduragabekeria zigortu behar delako.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).