Egutegian bi agenda azaltzen dira: Aikor!-en agenda eta Erabiltzaileen Agenda, kolore bidez bereizten direlarik. Gertakari bakoitza kutxa bat legez azaltzen da, eta kutxa horrek bi atal ditu: buruko barra (gertakariaren kategoriaren kolorekoa) eta mezuaren gorputza (dagokion agendaren kolorekoa). Hilabeteko bista aukeratuz gero, gertakariek agendaren kolorea dute txikituta ikustean, baina gezian sakatu eta zabaltzean beste ikuspuntuetan bezala, bi koloreko kutxa azaltzen da. Saioa hasi ezkero, erabiltzaileak gertakariak idazteko aukera du. Hau egiteko bi bide daude: bata ezkerraldeko menuan, “Ekintzak” atalean, “Sarrera bat sartu” lotura sakatzea; bestea goian eskumaldean dagoen “+” ikurra duen ikonoa sakatuz (edizio modua aktibatzeko) eta ordu edo egunak arratoiarekin aukeratzea. Edizio eratik ateratzeko berriro gertakari bat sortu edo “+” ikurdun ikonoari berriro sakatu behar zaio. Batetik edo bestetik, azalduko den edizio kutxa bera da, bigarren aukerarekin ordua eta eguna aukeraturik agertuko den aldearekin. Erabiltzaileak berak sortutako gertakariak bakarrik editatu ditzake, barratzoan agentzen diren aukeren bidez. Arkatz urdina sakatuz edizio panela zabalduko da, eta “X” ikurraren bidez gertakaria ezabatu.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).