Erabakiak beti norberarenak?

Erabiltzailearen aurpegia t: Azler Garcia, Hizkuntzalaritzan doktoregaia 2022ko mai. 10a, 08:59

Aspaldian berbetan ibili naiz ingurukoekin, gazte zein nagusi. Eta belaunaldiz belaunaldi norbere herriarekiko lotura modu deigarrian aldatzen dabilelakoa daukat. Nagusien belaunaldian pareko ikusten ditut gehienak: herria maite dute, baina lar ere ez. Badago herritik deslotuta dabilenik eta herrikoa izatea harrotasun osoz daroanik, baina profil hegemonikotik urruntzen den ezohiko banakoak dira. 

Gazteongan, berriz, joera bi ikusi ditut. Batetik, herriko itxitura nekagarri egiten zaienak, alde egiteko asmoa daukatenak edo herrian inplikatzeak motibatzen ez dituenak. Bestetik, agian besteen konpromisorik ezak eraginda, herrikoa izatea identitatetzat daukatenak. Esandako guztia ez da berria izango ingurukoei adi dabilenarentzat; hala ere, zalantzan ipini nahiko nuke herriarekiko lotura ahula daukaten gazteek ez ote duten horrelakorik berez erabaki. Egia da gure herriek ez dituztela denon nahiak aseko, baina gazte bati zelan gustatuko zaio herri jakin bat, bertan bizitzeko aukerarik ez badu? Zelan inplikatuko da herrian, udalarentzat gazteak ezinbestekoak ez badira?

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).