Martxoan mendi ibilaldia eta AFARIA!!

MENDI IBILALDITXOA
datorren igandean, martxoaren 8an.
* Goizeko 9:00etan Derioko plazan elkartuko gara eta Derio-Geldo-Zamudio ibilbidea egingo dugu. * 3-4 orduko ibilalditxoa izango da, baina gura duenak erdia bakarrik egin dezake. * Esan lagunei, zein familiari eta ANIMATU! Baldintza bakarra euskaraz berba egitea da.
IBILBIDEA hemen
BERBALAGUN AFARIA Txan magoarekin!!!
Hurrengo ostiralean, martxoaren 13an .
Ondo pasatu eta Berbalagun gehiago ezagutu nahi badituzu, zatoz Berbalagun afarira! Primeran pastuko dugu!
NON: Lezamako txokoan (Goitioltza auzoan). ORDUA: 21:00 PREZIOA: 15€ APUNTATZEKO: 635.75.35.95 (Oihana) (Azken eguna martxoak 11).
Afal ostean, Txan magoaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu. Gainera, mozorrotuta bazatoz, sari bikain lortzeko aukera izango duzu. Bera<, birziklatu ihauterietan erabili duzu mozorroa! Txorierriko Berbalagunok elkar ezagutzeko aukera paregabea izango da eta!
ANIMA ZAITEZ!!!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).