Logoa
Logoa
aikor.eus

111 Kafe edo Toffe zaporezko tostadak

Erabiltzailearen aurpegia
Maite Lekerika
Osagaiak:
    – 750 cl. esne
    – 60 g. artirina (maicena)
    – 30 g. ogi-irina
    – lauzpabost koilarakada
            azukre
    – kanela-txotx bat
          (txikiak badira, 2)
    – kanela-hautsa
    – edalontzi bat kafe hutsa
            edo
             2 koilarakada
            kafe-hautsa
    – hiruzpalau arrautza
    – Ur apur bat
    – Olioa





Prestatzeko era:
    Uretan kanela eta azukrea irakingo ditugu, horiek gutxitu arte. Litro erdi esne eta kafea gehituko dugu. Beste alde batetik, soberan dugun esneari (hotz egon behar da) artirina eta ogi irina bota eta irabiatuko dugu. Kazolakoa irakiten dagoenean, nahasketa hori gehituko diogu eta 4 minutuan su eztitan utziko dugu egosten.
    Ondoren, orea molde edo bandeja batera (karratua eta bustia) botako dugu, eta ordu parte batean sartuko dugu hozkailuan. Atera, karratuan ebaki, eta irina eta arrautzarekin frijituko ditugu tostadak.     Zerbitzatzerakoan (tostadak epel badaude, hobeto), azukrea eta kanela-hautsa botako ditugu gainetik.
(Aikor! 53) 2006ko urria

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa