133 Tripakailuak

Maite Lekerika
Osagaiak (lau lagunentzat):
    – 1/2 kg tripakailu
    – Kinpula gorri bi
    – 4 berakatz ale
    – Pipermin bat
    – 8 piper siku
    – Tomate frijitu zurrusta bi
    – Txorizo bat
    – Olio zurrusta bat
    – Kopa bat koñak
    – Koilarakada eder bat urin


Prestatzeko erea:
    Lehenengo eta behin, tripakailuak egosiko doguz. Hozten diranean txikertu egingo doguz. Olioa, pipermina, kinpulak eta berakatzak (ondo txikituta) kazola baten jarriko doguz su eztian, erregosi arte. Urina gehitu, eta eragin. Piperrak gehituko doguz (aldez aurretik beratuten jarri beharko doguz, eta txinotik pasatu) eta minutu bat igaro ostean, koñaka botako dogu. Sua emongo deutsagu, alkohola guztiz erre arte. Ondoren, tomatea, gatza (gustura) eta ur apur bat botako doguz. Egosten itxiko dogu ordu laurden baten. Txorizoa txikitu eta frijitu egingo dogu. Txorizoa eta tripakailuak saltsari gehitu, eta beste ordu laurden baten izango dogu egozten. Bezperan eginda, gozoago egongo da.
(Aikor! 68) 2008ko otsaila

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).