Gaizka Sarasola Larrabetzun izan da bere azken lana mamitzeko

Aikor aldizkaria 2023ko uzt. 26a, 09:07

Udalbiltza euskal udalerrien partzuergoak bultzatu du Geuretik Sortuak ekimena, eta bere helburua da euskara hutsean sortutako literatura, antzerkigintza eta zinemagintza sustatzea. Horretarako, sortzaileek denboraldi bat pasatzen dute ekimenarekin bat egindako herrietako batean, eta aurten Gaizka Sarasola Lesakako musikariari eta idazleari egokitu zaio Larrabetzun egonaldia egitea bera lana mamitzeko.

Sarasolak antzerki-testuak idatzi ohi ditu, baina oraingo honetan narrazioan saiatuko da. Buruan baditu istorioaren nondik norakoak. “Fikziozko pertsonaia Larrabetzura itzuliko da eta bere bidez aztertuko dira herrian egon diren aldaketak”. Egileak herriko bazterrak eta jendea ezagutu ditu inspirazio bila. “Sorpresa izan da kalean topatutako giroa: oso herri bizia da eta komunitate-kutsu indartsua du. Baserri asko ditu, eta handiak, eta aztertu beharreko balioak ere bai: burdinolak, errotak, uria… Badu zer ikusi eta zer ikasi; mahiko mami”.

Egileak oso positibotzat jo du Geuretik Sortuak egitasmoa. “Jendea sortzera bultzatzen du, eta Euskal Herriko mundu txiki horien denboraren joan-etorriaren eraginez gertatzen diren aldaketak literaturaren bidez uzten dira agerian”. Lesakarra abuztuan itzuliko da Larrabetzura bere istorioan sakontzen jarraitzeko.    

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).