Memoria irudietan

Aikor aldizkaria 2023ko abe. 15a, 11:10

Larrabetzuko Oroimen Historikoaren lantaldeak bultzatuta, sei plaka ipini dira plaza inguruko hainbat eraikinetan. Faxistak 1937ko ekainaren 13an sartu ziren Larrabetzura, eta plaka horietan geroago herrian izandako gertakizunak jasotzen dituzten argazkiak erreproduzitu dira, “larrabetzuarrek eta bisitariek gertatu zenaren berri izan dezaten”.

Argazkiak 36ko gerrari lotutako zenbait argitalpenetan zabaldu ziren, eta Berazategi-Etxebarria artxiboan batu. Argazki bakoitzari irudia azaltzen duen euskaraz idatzitako testua gehitu zaio, baita QR bat ere, azalpenak gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez irakurtzeko.

Oroimen Historikoaren lantaldeak ahalegina egin du plakak gertakizunak izan ziren lekuetan ipintzeko. Horrela, plaketako bat plazako aterpean jarri da; beste bat, udaletxeko sarreran; beste bi, udaletxeko aurrealdeko fatxadan; eta azken biak, etxe jabedunetan. Irudiak biniloan inprimatu dira, eta aluminioan itsasi.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).