Txakolinaren Eguna ospatuko dute domekan Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2024ko mar. 22a, 13:22

Domekan, martxoak 24, Txakolinaren Eguna ospatuko dute Larrabetzun; aurten, 21. edizioa beteko da. Plazan, 20 saltoki ipiniko dira eta haien artean Txorierriko sei txakolin-egile izango dira: Sasikoetxe eta Gorka Izagirre (Larrabetzu); Garkalde, Erdikoetxe eta Basalbeiti (Lezama); eta Magalarte Zamudio. Horrezaz gainera, baserriko produktuak eta artisau-produktuak ipiniko dira salgai, hala nola ortuariak, txerrikia, txokolatea eta kafea, garagardoa eta arrantzale-arropa. Horrezaz gainera, herriko Gurpide elkarteak eta Eskulore artisauak ere lekua izango dute azokan.

Txakolinaren Eguna 11:00etatik 15:00etara izango da. Brindisa 12:00etan egingo da, Gorka Izagirreren eskutik. Beste alde batetik, kopak 1,5 euroan ipiniko dira salgai: euro bat Gaztelumendi abesbatzarentzat izango da; eta 0,50 euro, Zaporeak elkartearentzat. Kittu erromeria-taldeak musikaz beteko ditu herriko txokoak.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).