Suak kalte handiak eragin ditu Lezamako Baserritarren Sindikatuan

Aikor aldizkaria 2007ko urt. 19a, 18:45

Urtarrilaren 18an sutea izan zen Lezamako Baserritarren Sindikatuan. Sua gaueko 10:30ak inguru sortu zen elektrizitate-panel orokorrean. Bertara suhiltzaile-kamioi hiru hurbildu ziren, sutea amatatzera. Arantza Zaratek azaldu digunaren arabera, suak galera handiak eragin ditu sindikatuan. “Dena belztuta dago… Animalientzako pentsua, ongarriak… galdu ditugu, eta berton genituen txitak hil egin dira. Lehenengo pisuan ere hondamendi handia izan da: sabai-lanparak lurrera erori dira eta kristalak apurtu dira…”. Hala ere, zorionez, sua ez da fitosanitarioak gordetzen dituzten lekura sartu. “Onik atera dena ea baliagarria den ikusi beharko dugu orain”.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).