Gailur mendi taldea desegingo da

Aikor aldizkaria 2022ko urt. 4a, 11:00

Lezamako Gailur mendi taldeak iragarri du elkartea deuseztatuko dela. “Joan den abenduaren 18tik taldea desegiteko prozesuan dago. Zuzendaritza batzorde berria eratzeko pertsonarik prest ez egoteak erabaki hori hartzera eraman gaitu. Etengabeko jardueraz betetako 30 urte izan dira, eta COVID-19-aren pandemiagatik soilik eten da. Txorierriko herri txiki batean errotutako talde apal honen ibilbide politari amaiera eman behar diogu. Taldearen ezaugarriak hauek izan dira: lan zintzoa, gardena eta irizpideduna. Eskerrik asko eta adiorik ez”, adierazi dute.

Taldea 1991n jarri zen martxan. Horri esker, txorieritarrek hainbat eta hainbat mendi ezagutzeko aukera izan dute azken 30 urteotan: Urbasa, Europako Mendiak, Gredos, Zugarramurdi.... 2013an, Aikor! aldizkariaren gai nagusia izan zenean hau esan ziguten: “Gure gune naturala Euskal Herria da; gure lurraldean ez dago zapaldu ez dugun mendirik. Irteerak herritar guztientzat daude zabalik, eta bakoitzaren erritmoa errespetatzen da”.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).