Eguzkitzan eukaliptoak landatu dituztela dio Lezama Bizirikek, eta lurzorua goldatu

a: Lezama Bizirik 2023ko mai. 24a, 09:35

Lezama Bizirik elkarteak jakinarazi duenez, maiatzaren 21ean hondeamakinak ikusi zituzten Eguzkitza errekaren arroan lanean. “Eukaliptoak landatzen ari ziren, eta lurzorua eremu guztian goldatzen”. Elkartearen esanetan, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailera eta Lezamako Udalera jo dute, eta hauek eskatu: jardueraren baimenaren kopia bat eta goldatzearen baimenaren kopia bat, “kontuan hartuta malden desnibela eta inguruko basogintzan debekatuta daudela halako eskuhartzeak”.  

“Baimenik gabe edo legearen kontra egiten ari diren aktibitateak badira, horiek bertan behera uzteko eskatzen dugu, eta arduradunen kontra hartu beharreko neurriak hartu. Bestalde, gogoratu beharra dago aurretik inguru berean eukaliptoak moztu zirela salatu genuen, baita Eguzkitza errekan egindako kalteak ere, eta ez dutela inongo erantzunik jaso”, esan dute.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).