Lezaman txangoa antolatu dute Tierra Rapazera

a: Tierra Rapaz 2024ko api. 22a, 11:12
a: Tierra Rapaz

Umeentzat Lanean Lezamako gurasoen elkarteak irteera antolatu du maiatzaren 1erako. Zehatz-mehatz, Calahorrara joango dira, Tierra Rapaz parkea ezagutzera. Azaldu dutenez, gehienez 59 lagunentzako tokia egongo da eta izena emateko azken eguna apirilaren 25ean izango da. Informazio gehiagorako jo daiteke lezamakogurasoak@gmail.com helbide elektronikora.

Autobusa goizeko 9etan aterako da eskolatik eta aurreikusi dute Lezamara 21:00etara itzuliko dela. Txangoa doakoa izango da 0 urtetik 3 urtera bitarteko umeentzat; eskolako umeek zortzi euro ordaindu beharko dituzte; lau urtetik 14 urtera bitarteko umeek, 13 euro; eta helduek, 20 euro.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).