Loiuko jai-batzordeak Inauteriak antolatu ditu aurten lehenengo aldiz. Inauteriak otsailaren 10ean, zapatuaz, izango dira, eta hurrengo ekitaldi hauek egingo dituzte:
17:00: Haurrentzako parkea, Zabaloetxeko pilotalekuan
18:30: Pailazoak
19:00: Triki poteoa, herritik zehar
21:30: Harrera, jatetxean
22:00: Herri-afaria, Landatxueta jatetxean
00:00: Gau-pasa, Landatxueta jatetxeko diskotekan
Beste alde batetik, Udalak ere Inauteriak ospatuko ditu otsailaren 20an, martitzenaz, frontoian. Arratsaldeko 5:30tik aurrera umeei zuzendutako hainbat ekitaldi izango dira bertan: txitxiburduntzi, txokolatada eta ikuskizun bat, haien artean.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).