Asteburuan artez eta kulturaz beteko da Loiu

a. Izaro Sauto margolaria, iazko edizioan 2024ko mar. 21a, 09:44

Loiuko Bakarrak gazteen elkarteak antolatuta, asteburuan, martxoaren 22tik 24ra, artez eta kulturaz gozatzeko aukera egongo da Loiun. Izan ere, Arte eta Kultura Azokaren bigarren edizioa egingo da, eta gazteen elkarteak egitarau-zabala prestatu du hiru egunetarako. Azokan parte hartuko dituzten artisten artean daude Izaro Sauto, Jon Ander Campos, Amanda Proy eta Nextor Otaño margolariak.   

Bihar, 18:00etan, iazko azokaren bideoa ikusgai ipiniko da udal-liburutegian, eta 18:30ean, sormen-tailerra egingo da Alonsotegi plazan. Ondoren, Gabe kale-antzerkia izango da, Oihulari Klown taldearen eskutik. Zapatuan, bestalde, 12:30etik 20:00etara, herriko artistek egindako lanen erakusketa izango da Kultur Etxean, eta kopaua ere eskainiko da. Era berean, 14:00etan, zuzeneko arte-erakusketa egingo da Alonsotegi plazan, eta 17:00etan, Fridom Dj izango da plaza horretan. Swingtronics musika-taldeak kontzertua egingo da 20:30ean. Domekan, azkenik, herriko artisten erakusketa izango da 12:30etik 15:00etara, Kultur Etxean.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).