Trail-proba izango da maiatzaren 12an Loiun

a: Loiuko Udala 2024ko api. 24a, 10:47
a: Loiuko Udala

Loiuko Udalak 500 Trail kirol-proba antolatu du lehen aldiz, maiatzaren 12rako. Proba 12 km-ko zirkuitu batean egingo da, eta parte-hartzaileek hura korrika zein oinez egin ahalko dute. Korrikalariak 09:30ean irtengo dira, eta ibiltariak, 09:40an; lehenek bi ordu eta erdi izango dituzte zirkuitoa egiteko, eta bigarrenek, hiru ordu eta erdi. Gainera, 09:45ean, bost km-ko txiki-martxa ere egongo da familientzat.

Izena ematea uno.es eta rockthesport.com webguneetan egin daiteke. Izena emateak 10 euro balio ditu maiatzaren 7ra arte, eta 15 euro, maiatzaren 8tik 10era arte; nolanahi ere, doakoa izango da izena ematen duten lehen 100 loiuztarrentzat. Txiki-martxari dagokionez, izena emateak zazpi euro balio ditu maiatzaren 7ra arte, eta 10 euro, maiatzaren 8tik aurrera. Dortsalak eta txipak maiatzaren 12an bertan jaso ahalko dira, 09:10ak arte. Irteera eta helmuga Abadetxe kalean ipiniko dira. Korrika-modalitatea lehiakorra izango da eta lehen 10ek oparia jasoko dute. Informazio gehiagorako, hemen.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).