Kirol ezohikoen frikia

Jon Goikouria Larrabeiti 2016ko abe. 14a, 13:29

2006an, Paul Hildreth kirol monitore ingelesak VXa edo Rock it Ball izeneko kirola asmatu zuen, Lacrossetik, belarreko hockeytik eta squashetik edan duena. Egoitz Campo sondikoztarrak horren berri izan zuen interneten zebilela, eta harremanetan jarri zen Hildrethekin. Urriaren 8an eta 9an, Europako Lehen Txapelketa jokatu zen Bilbon. Bertan izan ziren Italia, Ingalaterra eta Euskal Herriko taldeak.

Historialaria eta Derioko Txepetxa euskaltegiko irakaslea. Zer dela eta ezohiko kiro-letarako grina hau? 
Betidanik gustatu zait gauza berriak eta ezohikoak probatzea. Gainerako kirolak eza-gunegiak dira gure artean, eta talde ugari daude, Eukal Herrian oso garatuak. Pertsona abenturazalea, frikia, naiz eta protagonismo grina daukat (barreak). Ekintzak anto-latzea eta jendea zoratzea asko gustatzen zait. Dinamizatzaile ona naizela uste dut. Bestelako kirol arraroetan egondakoa naiz: Ring Tennis (badminton antzeko kirol bat, frisbi antzeko batekin jokatzen dena), Mikrofutsal-a (areto-futbola, ate nimiñoekin)... 

Antolakuntza eta Egoitz Campo: loturarik dago? 
Ez da nire ezaugarririk adierazgarriena, baina arlo honetan ondo moldatzen naiz. Go-gorik badago, edozer egin daiteke. Gainera, jarduera hauek zaletasun bezala egiten ditut; ez ditut sekula ogibide bezala planteatu. Azken batean, asteburuetan egiten du-gun kirola da, eta ez beti. 

Zer da VXa edo Rock it Ball-a? 
Bost pilotarekin jokatzen delako eta hamar jokalariko partiduak direlako deitzen da VX. Jokoaren helburua da stick berezi batekin tenniseko pilota hartzea eta aurkariari jaurtitzea. Aurkaria kolpatu eta pilota harrapatzen ez badu, jaurtitzaileak puntu bat eskuratzen du; pilota harrapatzen badu, aurkariak puntu bi eskuratzen ditu. Zelai errea eta jaurtiketa-kirolen arteko nahasketa da. Teorikoki Lacrosse, belarreko ho-ckeyaren eta Squash kirolen arteko hibridoa da. Interesgarria da jokalariak etengabe mugimenduan daudelako eta hockeyan erabiltzen diren stick antzekoak erabiltzen dituztelako. Stick hauek, hockeyekoak ez bezala, eskuz egindako saski bat dute mutur bakoitzean. 

Modalitate bi daude: taldekoa, saskibaloi pistetan edo frontoietan jokatzen dena, eta banakakoak, bi pertsona baino ez daudenez, Squash pistetan egiten direnak. Gu nor-malean Bilboko Olabeaga frontoian jokatzen dugu, doan. 

Zelan ezagutu zenuen kirola? 
Internet bidez. Kirolaren berri izan bezain laster, interesa piztu zitzaidan eta asmatzai-lea eta antolakuntzakoekin harremanetan jarri nintzen. VX edo Rock it Ball-a berez kirol minorizatua da, duela hamar urte Paul Hildreth ingelesak sortua. Kirol monitorea zen eta kirol berria egitea bururatu zitzaion. Joan den urtean, harremanetan jarri nin-tzen Paulekin, eta urrian lehenengo aldiz Bilbora etorri zen, antolakuntzako beste bi pertsonarekin batera, VXeko mundu mailako ordezkariak. 

Zer behar da jokatzeko? 
Bost joklariko talde bi, stickak eta tenisean erabiltzen denaren antzeko pilota bat, soft modukoa (biguna, euskaraz). Kontuan izan behar dugu pilota horiek aurkariei jaurti behar zaizkiela eta ez dutela minik hartu behar. Horrez gain, zelai itxi bat behar da jokatzeko, eta, sabaia badauka, askoz hobe. 

Urrian Europako Lehenengo Txapelketa egin zen Bilbon, lehen aldiz. 
Bertara hurbiltzea proposatu nion Pauli, eta baietz esan zuen. Ingelesen talde bi eta italiarren beste bi etorri ziren. Ni Euskal Herriko taldearekin eta antolakuntzan izan nintzen. Ugarteko frontoian izan ginen taldeko modalitatean, eta Deustuko udal-kiroldegiko squash pistan, banakakoa jokatzen. 

Ofiziala da kirola? 
Ez da olinpikoa, ezta federatua ere, baina ofiziala bada. Paul Hildreth gaur egun kiro-laren presidentea da mundu mailan, eta jo eta su dabil kirola hedatzen. Dagoeneko, Indian, Italian, Ingalaterran, Ugandan eta AEBetan sortu ditu VXaren federazioak. Euskal Herrian momentuz taldea badago, baina federaziorik ez. 

Zaletasunik al dago Euskal Herrian edo Estatu mailan? 
Euskal Herrian, dakidanez, ez. Estatu Mailan, Alacanten badago VX talde bat. Bertako batek denboraldi bat eman zuen York-en (Ingalaterra) ikasten, eta VXeko taldeak eta jokalariak ezagutu zituen. Etxera itzuli zenean, VX taldea sortu zuen. 

Zein da zuen helburua? 
Jokatzen jarraitzea eta, munduko federazioak eskatzen badigu, Bilbon izandakoa beza-lako txapelketetan parte hartzea. Zaila da Euskal Herrian era honetako kirol baten fe-derazioa egitea, baina kultura-elkartea egitea posibleagoa da. Batek daki. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).