2017/02/10 12:00

I Pintxo lehiaketa - Osagarri nagusia: okela

I Pintxo lehiaketa - Osagarri nagusia: okela
Sondika, Sondika

Lokal bakoitzak pintxo bakarra aurkez dezake. Lehiaketara aurkeztuko diren pintxoak jendearen eskura egon beharko dira lehiaketa egunetan, gutxienez jarraian adierazten den ordutegian: arratsaldez 19:00- 22:00.

Pintxo guztiak behar bezala identifikatuta egon beharko dira, lehiaketaren etiketa eta logoarekin. Antolatzaileek emango dizkiete partehartzaileei bozkatzeko txartelak, hautestontziak eta gainontzeko publizitatemateriala. Ostalariek, ustez lehiaketaren ondorioz pintxo eskaria handituko denez, pintxo kopuru nahikoa izan beharko dute eskari horri aurre egiteko. PREZIOA: Pintxo guztiek salmenta prezio bakarra izango dute, hala nola, 1 €. Ostalari bakoitzak bere kontura erabakiko du zein izango den bere pintxo-pote eskaintza. 6- IZENA EMATEA Txapelketaren oinarriak eta izena emateko orriak Udalaren webgunean (www.sondika.net) deskargatu ahalko dira edota udaletxeko harrera-lekuan jaso ahal izango dira. Izena emateko orria bete, eta udaletxean entregatu beharko da, edo, bestela, kultura.sondika@bizkaia.org helbide elektronikoaren bitartez. Izena emateko epea 2017ko urtarrilaren 13tik 18ra bitartean izango da (Udaletxeko ordutegia: astelehenetik ostegunera, 9:00- 14:00 eta 16:00-18:00, eta ostiraletan, 9:00- 14:00). Nahi izanez gero, izena ematerakoan, 1. Pintxoaren izen eta ezaugarriak jarri daitezke, 2. Pintxoarenak otsailaren 13tik 17ra eta 3. Pintxoarenak martxoaren 13tik 17ra.

SARIAK

Okela-pintxorik onena; garaikurra Arrain-pintxorik onena; garaikurra Estilo libreko pintxorik onena; garaikurra Txapelketen guztizko puntuazioa; txapela 100 €-ko txartelen zozketa, pintxo modalitate bakoitzeko bezeroen botoen artean

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).