Toxikotasun-arriskurik ez, Sondikan

a: Sondikako Udala 2022ko uzt. 22a, 13:23

Goizaldeko 3ak aldera, sua piztu da Astar enpresak Zangroiz industrialdean duen nabeetako batean. Lekura azaldu dira Derioko, Artazako eta Uriosteko suhiltzaileak eta sua kontrolatu dute. Enpresak material konposatu termoegonkorrak formulatzen eta egiten ditu. Larrialdi-zerbitzuek eta suhiltzaileek jakinarazi dutenez, ez dago toxikotasun-arriskurik Sondikako herritarrentzat eta inguruko enpresek lanean jarraitzen dute.

Bestalde, ez da zauritakorik egon, baina Sondikako Udalak azaldutakoaren arabera, industria-nabeko teilatua kolapsatu egin da eta kalte material asko daude. “Udalak eskerrak eman nahi dizkie Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileei, egiten ari diren lan izugarriarengatik. Horrez gain, elkartasuna adierazten die enpresari eta bertako langileei. Lanera lehenbailehen itzultzea espero dugu” esan du.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).