Sondikako osasun-zentroa handitzeko lanak 2025ean hasiko dira

a: Naia Landa, Sondikako alkatea, eta Néstor Arana, Osakidetzako Ekonomia eta Finantzako zuzendaria 2024ko api. 2a, 12:25
a: Naia Landa, Sondikako alkatea, eta Néstor Arana, Osakidetzako Ekonomia eta Finantzako zuzendaria

Sondikako osasun-zentroa handitzeko proiektuaren idazketa udaberrian lizitatzea aurreikusi du Osakidetzak, eta hortaz, aurreikuspenen arabera, lanak datorren urtean hasiko dira. Lanetan ia 4 milioi euro ipiniko dituzte, eta haiei esker laguntza anbulatorioa emateko eremua eta gainerako zerbitzuak emateko gunea handituko dira.

Azaldu dutenez, Sondikako Udalak 1.100 metro koadro inguruko lursaila utzi dio Osakidetzari, handitze-lanak egin ditzaten. Horiek amaituta, osasun-zentroak 1.800 metro koadro eraiki izango ditu eta bertan hauek atonduko dira: harrera-gunea, 12 gela mediku- eta erizaintza-kontsultetarako, lau gela pediatriarako, emaginaren kontsulta, fisioterapia-gela, gimnasio bat, bularra emateko gela, larrialdi-gela eta balio anitzeko bi kontsulta, besteak beste, odola ateratzeko eta proba osagarriak egiteko. Langileentzako eremua ere egongo da: egongela, aldagelak, biltegia eta instalazio-gela.

Jakinarazi dutenaren arabera, osasun-zentroa 1993. urtean inauguratu zen eta handik hona % 33 handitu da herritarren kopurua: 4.506 biztanle daude, hain zuzen. “Errealitate horri aurre egiteko, Osakidetzak osasun-zentroa handituko du”.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).